Leioatik oinezko ibilbideak

Turismoa, Bideragarria

Proposamena. Miriam Cebrian

"Nire proposamena Bizibideak haurrek eskolara modu seguruan joateko ibilbideen antzekoa da, baina kasu honetan mendi-ibilbideak edo Leioa oinez ezagutzeko ibilbideak sortzea proposatzen dut. Asmoa Leioa leioaztarrei eta kanpokoei ere ezagutzera ematea da, izan ere, denon artean egin dezakegun ibilbidez betetako herri handia eta ederra dugu. Ibilbide egiaztatuak egitera gonbidatzen zaituztet, denborekin, ibilbideekin... Elkarrekin mapa osatua sortu dezakegu. Animatzen zara? "

Erantzuna. Marta Alvarez, Responsable del Área de Turismo y Asistencia a Promoción Económica

Proposamen hau bideragarria da eta Aukeraketa Topaketara pasako da.

Guraso eskola

Hezkuntza, Bideratua

Proposamena. Miriam Cebrian

Nire proposamena Guraso Eskola bat martxan jartzea da, zeinetan hitzaldiak, tailerrak, eta lehenengo haurtzaroarekin lotutako ekintzak egin ahal izateko. Haien artean: erditu aurreko eta erditu osteko tailerrak, elikadura, zaintza, lehen sorospenak… Leioa umez betetako herria da eta hori dela eta uste dut ideia hau ondo funtzionatu dezakeela. Gainera, denon artean zein motako hitzaldiak edo tailerrak izan nahi ditugun erabaki dezakegu. Niri bezala gai hau axola bazaizu erronka kolektibo honetara gehitzera animatzen zaitu. Bat egin!

Teknologia berriak erabiltzen ikasi

Gizarte Zerbitzuak, Bideragarria

Proposamena. Maria Pilar Arenas Mariscal

Teknologia berriak erabiltzen ikasteko gune bat sortzea gustatuko litzaidake. Adibidez, mugikorraren bidez zinemarako sarrera batzuk erosten ikastea, tableta eta posta elektronikoa erabiltzen ikasi... Ni bezala tresna hauek erabiltzen ikasi nahi baduzu edo erabiltzen badakizu eta zure ezagutzak partekatzeko prest bazaude animatu eta izen eman ezazu!

Erantzuna. Juan Carlos y Enara Diez, Gizarte Ongizate, Osasun, Animalien Babes, Adineko Pertsona eta Garapenerako Lankidetza - Hezkuntza eta Berdintasuna

Proposamen hau bideragarria da eta Aukeraketa Topaketara pasako da.

Leioako kaleen izena ezagutu

Sail-anitzak, Hezkuntza, Kultura, Turismoa , Bideragarria

Proposamena. Maritxu Muñoa

Uste dut gure sustraiak herriarekin indartzeko modu bat bere ibilbidea toponimiaren bidez ezagutzea izango litzatekeela. Hori dela eta, auzokide ezberdinen artean gure udalerriko kaleen jatorria, esanahia eta historia ezagutzeko dokumentu bat egitea proposatzen dut. Zuk ere uste baduzu honek leioaztar sentiarazten lagun dezakeela, bat egin!

Erantzuna. Enara Diez, Esti Bilbao, Fco Javier Atxa y Marta Alvarez, Hezkuntza - Kultura - Turismoa

Proposamen hau bideragarria da eta Aukeraketa Topaketara pasako da.

Bakardade egoeran dauden pertsonentzako laguntza

Gizarte Zerbitzuak, Bideragarria

Proposamena. Maritxu Muñoa

Ideia bat proposatu nahi nuke etxean nahi gabe denbora asko pasatzen duten pertsonei laguntzeko. Herrian badaude kalera bakarrik irten ezin diren pertsonak, edo bakarrik irteteko seguru sentitzen ez direnak, hori dela eta bakardade egoeran dauden pertsonei laguntzeko talde bat martxan jartzea proposatzen dut. Horretarako “pertsona laguntzaileak” beharrezkoak dira, hau da, joan-etorri txiki horiek egiteko prest dauden pertsonak. Zuk ere akonpainamendu hau behar baduzu edo prozesu honetan bertan parte hartu nahi baduzu bat egin!

Erantzuna. Juan Carlos, Gizarte Ongizate, Osasun, Animalien Babes, Adineko Pertsona eta Garapenerako Lankidetzaren Arloko arduraduna

Proposamen hau bideragarria da eta Aukeraketa Topaketara pasako da.

Pertsonen eta txakurren arteko bizikidetza hobetzeko formakuntza

Gizarte Zerbitzuak, Bideragarria

Proposamena. Katia Lavin

Zenbat txakur ikusten dituzu zure auzoan edo Leioako kaleetatik? Inoiz entzun edo ikusi dituzu txakurren edo txakur jabeen arteko borrokarik? Txakurren beldur den norbait ezagutzen duzu? Arazo guzti hauek konpontzeko pertsona eta txakurren elkarbizitza hobetzeko formakuntzak antolatzea proposatzen dut, guztion artean lan eginez bizikidetza hobetu dezakegulako. Beraz, txakurra baduzu, edo txakurrak gustuko badituzu, edota txakurrekiko beldurra gainditu nahi baduzu anima zaitez!

Erantzuna. Juan Carlos, Gizarte Ongizate, Osasun, Animalien Babes, Adineko Pertsona eta Garapenerako Lankidetzaren Arloko arduraduna

Proposamen hau bideragarria da eta Aukeraketa Topaketara pasako da.

Erakundeen eta herritarren artean komunikazio kanal bat sortu

Sail-anitzak, Bideragarria

Proposamena. Katia Lavin

Nire proposamena Udalaren eta herritarren arteko komunikazio-kanal bat edo batzuk sortzea da. Erakundeek aukera asko eskaintzen dituzte diru-laguntza, beken bidez… gure interesei, beharrei eta helburuei erantzun diezaieketenak baina normalean informazioa hau ez zaigu irizten. Uneoro zuretzat eta zure senideentzako inguruan dauden aukeren berri informatuta egotea gustatuko balitzaizuke edota beste pertsonak euren ametsak edo helburuak lortzera lagundu nahi badituzu erronka honetara anima zaitez. Elkarrekin lan egin dezagun!

Erantzuna. Fco. Javier Atxa y Marta Alvarez, Ekonomiaren Sustapen eta Garapeneko, Prestakuntzako eta Enplegua - Turismoa eta Ekonomia Sustapenerako Laguntza

Proposamen hau bideragarria da eta Aukeraketa Topaketara pasako da.

Elkartzeko topagune gehiago

Hirigintza, Gizarte Zerbitzuak, Kultura , Bideragarria

Proposamena. Josefi Valverde

Nire proposamena pertsona ezberdinak elkartzeko leku bat izatea da, bertan lagun berriak egin ahal izateko. Dantza egiteko, kartetara edo partxisera jolasteko, hitz egiteko… Gure gustuko ekintzak egin ahal izateko gune bat behar dugu, aire librean edo lokal batean, berdin dio, garrantzitsuena pertsonek erlazionatzeko espazio bat izatea da, izan ere, pertsona ezberdinekin egoterakoan osasuna, adiskidetasuna eta kultura aberasten da. Gaia zure interesekoa bada erronka kolektibo honekin bat egin ezazu!

Erantzuna. Mikel Abascal, Hirigintza, Obra, Zerbitzu, Mugikortasun eta Ingurumen Saileko arduraduna

Proposamen hau bideragarria da eta Aukeraketa Topaketara pasako da.

Kalea herritarren topagunerako egokitu

Hirigintza, Bideragarria

Proposamena. Esperanza Corral Ibañez

Nire proposamena espazio publikoa hobetzea eta egokitzea da, batez ere kalea guztientzako topaleku gisa egokitzea. Herritarrok elkartzeko espazioak behar ditugu eta ez dugu beti toki itxi batean egon nahi. Kalea gune aproposenetarikoa izan daiteke, baina lehenbizi eurirako, hotzerako… egokitu beharra dago. Erronka kolektibo honetara gehitu nahi baldin bazara Herritar Labotaregian topatuko gaituzu. Animatu eta izena eman ezazu! Pena merezi du eta elkarrekin gauza asko egin ahal izango ditugu.

Erantzuna. Mikel Abascal, Hirigintza, Obra, Zerbitzu, Mugikortasun eta Ingurumen Saileko arduraduna

Proposamen hau bideragarria da eta Aukeraketa Topaketara pasako da.

Konpongunea

Sail-anitzak, Gizarte Zerbitzuak, Sustapena , Bideragarria

Proposamena. Endika Rubio

Nire proposamena Leioan konponketa gune bat sortzea da, herritarrek hondatutako aparatuak eraman ditzaten hauek konpontzen ikasteko. Ekimen jasangarri bat proposatzen dut, gailuen bizitza luzatuz, hondakin gutxiago sortzea helburu duena, eta aldi berean, herritarrei euren objektuak bota beharrean hauek konpontzeko behar dituzten ezagutzak eskuratzen laguntzen diena. Ekimen hau babestu nahi duten herritar orori erronka kolektibora gehitzera animatzen ditut, baina bereziki konponketak egiteko ezagutza horiek dituzten iraupen luzeko langabeei edo lana aurkitzeko zailtasunak dituzten pertsonei parte hartzera gonbidatu nahi ditut. Animatu eta parteka ezazu zure ezagutzak gurekin!

Erantzuna. Juan Carlos, Fco Javier Atxa y Marta Alvarez, Gizarte Ongizate (...) - Ekonomiaren Sustapen eta Enplegua (…) - Turismoa

Proposamen hau bideragarria da eta Aukeraketa Topaketara pasako da.

Leioako lurpeko pasabideak egokitu muralak margotuz

Hirigintza, Bideragarria

Proposamena. Conchi Alonso

Kaixo Conchi naiz eta Maria nire alabaren izenean bideo hau grabatzen ari naiz. Gure proposamena Abanzadako oinezkoentzako lurpeko hiru pasabideak egokitzea, hobetzea eta edertzea da, bertan herritarrek sortutako muralak margotuz. Hau egiteko lantalde bat sortu nahi dugu bakoitzak murala erabakitzeko bere proposamenak egin ditzan elkarrekin erabakitzeko, eta ondoren, egun batean elkartu elkarrekin margotzeko. Guri bezala proposamen hau Leioako oinezkoentzako guneetan segurtasuna hobetzen lagun dezakeela iruditzen bazaizu, animatu eta parte hartu.

Erantzuna. Mikel Abascal, Hirigintza, Obra, Zerbitzu, Mugikortasun eta Ingurumen Saileko arduraduna

Proposamen hau bideragarria da eta Aukeraketa Topaketara pasako da.

Mugikortasun mugatua duten pertsonentzako lantaldea

Sail-anitzak, Hirigintza, Gizarte Zerbitzuak , Bideragarria

Proposamena. Claudio Valenzuela

Nire izena Claudio da eta mugikortasun urria duen pertsona bat naiz. Aspalditik ari naiz pentsatzen nire egoera berean dauden pertsonentzako lantalde edo elkarte bat sortzea, izan ere, talde hau egoera honetan bizi garen pertsona ororentzako lagungarria izan daitekeela uste dut. Adibidez, elkar ezagutzeko, gure errehabilitazioan edo bizitzan elkar laguntzeko, edota irisgarritasunaren inguruan eskaerak egiterako orduan indar handiagoa izateko. Zuk ere nire egoeran bazaude, edo kolektibo moduan lan egitea garrantzitsua dela uste baduzu izena eman ezazu! Bat egiten ez badugu, ez gara existitzen.

Erantzuna. Juan Carlos y Mikel Abascal, Gizarte Ongizate, Osasun, Animalien Babes (...) - Hirigintza, Obra, Zerbitzu, Mugikortasun eta Ingurumena

Proposamen hau bideragarria da eta Aukeraketa Topaketara pasako da.

Leioan turismoa sustatu

Turismoa, Bideragarria

Proposamena. Claudio Valenzuela

Herrian turismoa sustatzea da nire proposamena, udalerriko zati batzuk erakutsiz, jendea bere aisialdian inguruko udalerrietara joan ez dadin. Jende talde bat biltzea eta herrian zehar ibilbide gidatuak egitea proposatzen dut, gure herrian ditugun gauza politak erakusteko. “Tour” hauekin, gertu ditugun toki berriak ezagutu ditzakegu, ezagutzen ez genituen bizilagunekin adiskidetasuna izan eta Leioan ditugun espazioak berraurkitu. Gainera, ibiltzea ekintza osasuntsua da ere: Organoak aktibatzen dituzu, etxetik irteten zara… eta harremanak egiten dituzu. Pertsona guztiak gure herri ederra ezagutzera animatzen ditut. Parte hartu!

Erantzuna. Fco. Javier Atxa y Marta Alvarez, Ekonomiaren Sustapen eta Garapeneko, Prestakuntzako eta Enplegua - Turismoa eta Ekonomia Sustapenerako Laguntza

Proposamen hau bideragarria da eta Aukeraketa Topaketara pasako da.

Harremanak egiten zailtasunak dituzten pertsonentzako lantaldea

Gizarte Zerbitzuak, Bideragarria

Proposamena. Arkaitz Zárraga

Nire proposamena harremanak egiteko zailtasunak dituzten gazte- helduentzako lantaldea sortzea da. Isolatuta sentitzen diren pertsonentzako gune bat sortzea da nire asmoa, harremanak egiteko eta bertuteak garatzeko baliagarria izan daitekeena, gure osasuna hobetzeko azken finean. Lantaldea hau oso irekia da, baina batez ere, zailtasunak dituzten pertsonei zuzenduta dago, adibidez: ikasteko, harremantzako edota lan egin edo lana topatzeko zailtasunak dituztenentzat; konplexuak dauzkaten pertsonentzat; lotsak dituztenentzat; aisialdirako zailtasunak dauzkatenentzat; Bullyinga jasan duten pertsonentzat; ezberdin sentitzen direnentzat;, txikitatik egoera hauek pairatu dituztenentzat… Horrez gain, lantalde honetara ere gonbidatuta daude psikologoak edota elkar-entzuketan trebatuta dauden pertsonak. Egoera honetan edo laguntzeko prest bazaude parte hartu eta izena eman ezazu!

Erantzuna. Juan Carlos, Gizarte Ongizate, Osasun, Animalien Babes, Adineko Pertsona eta Garapenerako Lankidetzaren Arloko arduraduna

Proposamen hau bideragarria da eta Aukeraketa Topaketara pasako da.

Adultismoaren kontrako taldea

Gizarte Zerbitzuak, Bideragarria

Proposamena. Arkaitz Zárraga

Nire proposamena adultismoaren aurka lan egiteko talde bat sortzea da. Talde honek guztion arteko hezkuntza hobeago bat sustatzea du helburu, ohitura eta jarrera aldaketak bilatzen dituenak. Batez ere umeengan lehentasuna jartzeko aukera bat da eta errespetu faltak umeak garenetik ekiditeko trebatzeko espazioa. Laguntza komunitatea bat sortzea da asmoa, gure artean entzuteko balioko diguna eta aldi berean bakoitzak bizi izan dituen ohitura edota alda litezketeen jarrera batzuk konturatzeko baliagarria izan daitekeena. Bertan parte hartzera animatzen dut tratu txarrak jaso duen orori, baita tratu txarrak eman dituztenei ere, eta noski garai oso ezberdinetako pertsonei bakoitzak bizipen ezberdinak izango dituelakoan. Zuk ere egoera honetan egon bazara animatu eta izena eman ezazu! Elkar laguntzea da asmoa.

Erantzuna. Juan Carlos y Enara Diez, Gizarte Ongizate, Osasun, Animalien Babes, Adineko Pertsona eta Garapenerako Lankidetzaren - Hezkuntza eta Berdintasuna

Proposamen hau bideragarria da eta Aukeraketa Topaketara pasako da.

Tertulia taldea

Kultura, Bideragarria

Proposamena. Adolfo Gómez

Nire proposamena tertuliak egiteko lantalde bat martxan jartzea da. Gai bakoitzeko tertulia talde bat sortu daiteke, adibidez, literatura lantzeko talde bat, politikaz aritzeko beste bat… edo sortzen direnak. Nire ustez ekimen hau leioaztarrentzat onuragarria da, alde batetik lagun taldeak sortzea ahalbidetzen duelako, eta bestetik, aisialdi kulturalerako aukera delako, gaur egungo sistema indibidualistarekin gero eta garrantzitsuagoa dena. Lagunak behar ditugu eta aisialdi kulturala baita ere! Literaturako tertulia batean parte hartu nahi duzu? Agian politiko batean? Izena eman eta erronka kolektibo honetan parte hartu ezazu.

Erantzuna. Esti Bilbao y Enara Diez, Kultura, Kirol, Gazteria eta Hizkuntza Politika eta Hezkuntza - Berdintasun

Proposamen hau bideragarria da eta Aukeraketa Topaketara pasako da.

Mahaiko antzerki taldea

Kultura, Bideragarria

Proposamena. Adolfo Gómez

Proposatu nahi dudan ideia mahaiko antzerkia lantzeko talde bat osatzea da. Mahaiko antzerkia taldean, txandaka obra baten pertsonaiak irakurtzean datza. Nire ustez, mota honetako ekimenak Leioarako onuragarriak dira, batetik, herritarrei aisialdi kulturala eta kreatiborako aukera ematen dielako, eta bestetik, taldean adiskidetasuna lantzeko espazioa bat sortzen duelako. Mahaiko antzerkia irakurtzeko talde batean parte hartu nahi baduzu, erronka kolektibo horretan izena ematera animatzen zaitut.

Erantzuna. Esti Bilbao, Kultura, Kirol, Gazteria eta Hizkuntza Politika Saileko arduraduna.

Proposamen hau bideragarria da eta Aukeraketa Topaketara pasako da.

Leiako auzoen mugikortasuna hobetu

Hirigintza, Bideragarria

Proposamena. Esperanza Corral, Ricardo Fuentes eta Ignacio Lozano

Nahiz eta auzo ezberdinetakoak izan erronka kolektibo berdina batu egin gaitu: Leioan guztion irisgarritasuna hobetzea. Asko dira gure herrian topatzen ditugun oztopoak, bereziki nagusientzat, adibidez, Irisgaitzak diren eskailerak eta uste dugu komunitate moduan haiei aurre egiteko ordua dela. Erronka kolektibo honekin bat egitera gonbidatzen zaituztegu, hobekuntza hauek elkarrekin lan egiten lortu ahal izateko.

Erantzuna. Mikel Abascal, Hirigintza, Obra, Zerbitzu, Mugikortasun eta Ingurumen Saileko arduraduna

Proposamen hau bideragarria da eta Aukeraketa Topaketara pasako da.

Zahartze osasungarria eta jasangarria lortzeko auzokide-sarea

Gizarte Zerbitzuak, Bideragarria

Proposamena. Esperanza San Pedro Uriarte

Pandemia eta konfinamendu garaian, bakarrik bizi diren adinekoen ahultasun egoeraren inguruan hausnartzen hasi nintzen. Gero eta gehiago dira bakardade eta isolamendu egoera horren ondorioz gaixotasun mentalak pairatzen dituzten pertsonak, besteak beste, depresioa. Guzti hau dela eta, nire proposamenak Leioan zahartze osasungarri eta jasangarria bilatzen du, bizimodu komunitarioko formula berriak bilatzeko auzo sare bat sortuz. Hori dela eta, bakarrik bizi den adineko pertsona bat bazara, edo auzo sare hau sortzen laguntzea gustatuko litzaiokeen pertsona bazara, animatu eta bat egin ezazu erronka kolektibo honekin. Batu gaitezen, elkartu gaitezen, elkarrekin gehiago gara!

Erantzuna. Juan Carlos, Gizarte Ongizate, Osasun, Animalien Babes, Adineko Pertsona eta Garapenerako Lankidetzaren Arloko arduraduna

Proposamen hau bideragarria da eta Aukeraketa Topaketara pasako da.

Osasun mentala elkarrekin landu

Gizarte Zerbitzuak, Baliogabetua

Proposamena. Maria Pilar Arenas Mariscal

Osasun mentala lantzeko aukera izatea gustatuko litzaidake, osasuna ongizatea dela uste baitut. Batzuetan pertsonek lasaitzeko beharra dugu, maila psikologikoan gertatzen zaigun hori beste batzuekin partekatu. Zuk ere laguntza behar duzula uste baduzu edo ondo kudeatzen ez dakizun arazoren bat baduzu eta gertatzen zaizun horretaz hitz egiteko espazio bat izatea ondo badatorkizu izena eman dezakezu. Baita herriko psikologoa bazara eta zure auzokideak laguntzeko prest bazaude. Anima zaitez!

Erantzuna. Juan Carlos Martinez, Gizarte Ongizate, Osasun, Animalien Babes, Adineko Pertsona eta Garapenerako Lankidetzaren Arloko arduraduna

Hasi baino lehen, prozesu honetan parte hartu duten eta parte hartzen ari diren pertsonek egiten ari duten lana eta sentsibilitatea balioan jarri nahiko nuke. Izan ere, guztiek herritarren parte-hartze handiagoaren beharra islatzen dute, desberdinen arteko topaketak sustatzen dituzten dinamiken, esperientzien transmisioaren eta bizitza komunitarioaren sustapenaren bitartez. Nahiz eta lortu nahi den helburuaren ontasuna eta jarrera ona argi ikusi, proposamena hau mota honetako prozesuetan tokirik ez duela ulertzen dut, osasun mentala osasun-sare publikoaren barruan landu behar delako, are gehiago Covid-19aren pandemiak gizartearen zati handi batean maila horretan eragin dituen ondorioak kontuan hartuz. Gainera pertsona hauek jasaten duten egoera berezia kontuan hartu beharra dago, askok, isolamendu egoera, segurtasun falta, depresioa... bizi dute eta gai hauek espezialista batekin lantzearen beharra nabarmendu nahi dut, eta kasu askotan gainera lan hau banaka egin beharra dago. Horretaz gain, ZAINDUZ udal programaren berri eman nahi dut, mendekotasun egoeran dauden pertsonen zaintzaileentzat zuzenduta dagoena. Bertan, dolua, formakuntza eta laguntza psikologikoa, batzuetan taldeka lantzen dena, non familiako zaintzaren berezko egoerei aurre egiteko tresnak lantzen dituzten. Udala Bakardadearen Behatokiaren bitartez, nagusiek bizi dezaketen bakardade egoerak antzeman nahi ditu, boluntarioen laguntza programen bidez osa daitekeena. Berriro diot, beste patologia batzuetarako, egokiagoa da lan sanitarioa eta profesionalengana hurbiltzea.

Futbol zelaien eta padel pisten diseinua

Kirolak, Baliogabetua

Proposamena. Joseba Gómez Gómez

Nire proposamena futbol zelaiak eta padeleko pistak diseinatzea da, horrelako espazio batean pixka bat gehiago ezagutu ahal garelako eta, aldi berean, pixka bat mugitu eta ariketa fisikoa egin. Espazio honetan adin guztietako lagunak egin ahal ditugu, hori dela eta, erronka kolektibo honetan parte hartzera gonbidatzen zaituztet. Zenbat eta gehiago izan lagun eta kirol gehiago egingo dugu eta orduan eta hobea izango baita.

Espazio publikoak erabiltzeko araudia berrikustea

Kultura, Baliogabetua

Proposamena. Esperanza Corral Ibañez

Herritarrek eskuragarri dauden espazio publiko guztiak erabili ahal izatea proposatzen dut, hau da, pertsona guztiek, nagusiak zein txikiak elkarrekin erabiltzeko aukera izatea. Nagusia izateagatik ez duzu zertan Nagusien Etxera joan behar edo haurra izateagatik ez duzu zergatik soilik Gaztegunera joan beharrekin. Udal araudia berrikustea da nire proposamena espazio publikoetan elkarrekin helduak eta haurrak egon ahal izateko, bata zein besteak ekarpenak egingo dituztelako. Zuretzat ere hau garrantzitsua bada animatu eta izena eman!

Gobelas ibaian ontziralekua

Hirigintza, Baliogabetua

Proposamena. Adolfo Gómez

Garai batean nekazal sindikatuaren eraikineko ontziralekua zegoen tokian ontziraleku bat egitea proposatzen dut, gaur egun eraitsita dagoena, baina zaharberritu daitekeena, oraindik zati bat zutik baitago. Proposamen honek itsasadarraren eta inguru horren estetika hobetuko lukeela uste dut, bidegorriarekin eta Lamiako berreskuratzearekin bat datorrena. Gainera ontziraleku bat izanda bertan hainbat ekintza burutu daitezkeela uste dut, haien artean, arraun-txalupa batean ibilbideak, oso jarduera lasaigarria izan daitekeena, edo kirol-arraunketa egitea, hala nola piraguak edo kayakak. Leioan txalupa batean arraunean egitea gustatuko litzaizuke? Hala bada, eman izena eta parte hartu erronka kolektibo honetan.

Erantzuna. Mikel Abascal, Hirigintza, Obra, Zerbitzu, Mugikortasun eta Ingurumen Saileko arduraduna

Ontziralekua instalatu nahi den espazioa ez da udalaren jabetzakoa, eta ibaien ibilguak erabiltzea udalaz gaindiko eskumena da; gainera, gobelen ibaia ez dakigu zenbateraino den nabigagarria

Tirolinak

Hirigintza, Baliogabetua

Proposamena. Sheila Montaño, Ariane Pérez, Ysabella Tolentino eta Iraitz Hernández

Gure proposamena Leioan tirolinetako parke bat sortzea da, eta gune hau sortzeko gure ideiak eta proposamenak eman nahi ditugu. Adibidez, adin guztietako pertsonentzakoak izatea, maila ezberdinetakoak egotea… Ez zaigu inporta non kokatzen diren tirolina hauek baina herrian izatea nahi dugu. Gure adineko umeak aspertuta gaude beti toki berdinetan edo aukera berdinak eskaintzen dituzten parketan jolasteaz eta modu honetan pertsonei ez aspertzeko beste aukera bat eman ahal diegu. Guk tirolina gune hau sortzeko gure ideiak ematen ari gara eta gurekin batera lan egin nahi baduzue animatu eta izena eman!

Erantzuna. Mikel Abascal, Hirigintza, Obra, Zerbitzu, Mugikortasun eta Ingurumen Saileko arduraduna

Udala horrelako proposamen bat lantzen ari da

Ekotalent

Kultura, Bideragarria

Proposamena. Maia Chavarri eta Maider Callejo

Maider eta bion proposamena “Ekotalent”, leioaztarren talentuak erakusteko espazioa, martxan jartzea da. Modu honetan Leioako pertsonek egiten dakiten hori erakusteko espazio bat sortu nahi dugu. Hau da gure ideia baina gauza asko oraindik erabaki gabe daude eta horretarako adin ezberdinetako herritar atseginen laguntza behar dugu, neska-mutilak eta helduak barne. Parte hartzera animatzen zara?

Erantzuna. Esti Bilbao, Kultura, Kirol, Gazteria eta Hizkuntza Politika Saileko arduraduna.

Proposamen hau bideragarria da eta Aukeraketa Topaketara pasako da

Informazioa

Zure interesen arabera iragazteko, gai desberdinetan klikatu dezakezu
           

  • Datuen politika
  • Kontaktatu